XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FORU AGINDUA, 749/1995 zk., azaroaren 30ekoa.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengoa xedatu izan da:

1. Plentzia udalerrian errada azpiko merkataritza, bulego eta jolas eta gizarte erabilerako aretoen garapenerako Ordezko Arauen Aldaketa ukatzea.

2. Ebazpen hau Plentziako Udalari jakineraztea.

3. Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, jakinerazpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako hile biko epean, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Goreneko Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, BHI-130/95-P05-A espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta6. solairuetan.

Hirigintzako foru diputatua, JOSU MONTALBAN GOICOECHEA